Erreserba eta eskariak telefono eta posta elektroniko bidez hartuko dira.
(Gipuzkoa) Euskadi
GPS koordenatuak:
Latitude: N 43º 16′ 41″ / Longitude: W 01º 56′ 56″
+34 608 143 332
rezolasagardotegia@gmail.com
Rezola Sagardotegi-Jatetxea
Erreserbak egiteko ordutegia: 10:00-12:30 eta 18:00-20:00
KONTSEILUAK:
1.) Txotx sasoian zehar (urtarrilak 20 – maiatzak 1) erreserbatzea gomendatzen da, batez ere asteburuan. Data hauetatik kanpo normalean ez da arazorik izaten, baina sasoiko asteburuetan mahairik gabe gelditzeko arriskua dago.
2.) Gomendagarria da, gainera, bizpahiru eguneko aurrerapenarekin erreserba konfirmatzea, batez ere txotx sasoiko asteburuetan. Jankideen kopuru zehatza jakiteak mahaien antolaketa errazten du eta gaizki-ulertuak ekiditen ditu.
3.) Erreserba egiteko ondorengo datuak eskatuko dizugu: izena, jankide kopurua, gutxi gorabehera iristeko ordua eta telefono zenbaki bat. Kontaktu datu hau okerra bada, ez da erreserba gordeko.
4.) Menuari dagokionez, eskaera berezirik badago edo ez erretzaileen lekuan mahairik nahi bada erreserba egiten den momentuan aipatzea gomendatzen da.
5.) Gure berezitasun nagusiak arkumea eta txerrikumea burrruntzi eran eginak dira, aldez aurretik enkargatu behar direlarik.